ez da nolanahiko galdera

Nor garen

2018tik

Jakinmin elkartea 2018ko martxoaren 3an sortu zen hezkuntza mundura bideratutako praktika filosofikoen elkarte gisa. Hasieratik Haur Filosofia izan dugu ildo nagusitzat, eta lau dira gure helburu nagusiak:

Bat. Euskal Herri mailan Haur Filosofiaren hedapena sustatuz bertako erreferente bihurtzea.
Bi. Haur Filosofia tailerrak antolatzea herriz herri.
Hiru. Haur Filosofia formakuntzak antolatzea hezkuntza proposamen honen ezagutza zabalduz.
Lau. Haur Filosofia euskarazko materiala lortzea: sortu zein beste hizkuntzetatik itzuli.

Donostian antolatutako tailer baten inguruan sortu ginen. Sei kidek hasi genuen bide hau eta kopurua bikoiztu dugu hiru urteren ondoren. Eta, esan beharrik ez dago, zerrenda hau luzatzeko desiatzen gaudela!

Bihotz Barrenetxea

Filosofian lizentziatua eta EHUko Filosofia, Zientzia eta Balioak programan doktorea. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Garikoitz Moya

Filosofian lizentziatua eta Haur Hezkuntzan graduatua. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Imanol Alvarez

Filosofian lizentziatua eta Haur hezkuntzan diplomatua. Haur Filosofian masterra (UdG), Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza, Noria formatzaileen formatzaile kurtsoa eta Philosophy Foundation kurtsoa. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Izaro Toledo

Filosofian graduatua. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Oi(h)artzun Filosofikoa ekimeneko antolatzailetako bat. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Maddi Nazabal

Filosofian graduatua. Oi(h)artzun Filosofikoa ekimeneko antolatzailetako bat. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Naiara Gago

Filosofian eta Psikologian lizentziatua eta Historia graduko ikaslea. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Euskadiko Filosofia Olinpiadetako antolatzailetako bat. Bigarren hezkuntzako Filosofia irakaslea.

Eva Domingo

Kazetaria, hezkuntza gaietan espezializatua. Komunikazio eta Harreman Publikoetan masterra (ESERP), Haur Filosofian masterra (UdG). Adimen gaitasun handietan Unibertsitate Aditua UNEDetik. Haur filosofia eta haur literatura dira orain nire interesgune nagusiak.

Ibon Basterrika

Filosofian Graduatua. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Haur Filosofian masterra (UdG) burutzen. Batxilergoko filosofia irakaslea.

Irene Lafuente

Filosofian lizentziatua eta EHUko Psikodidaktika programan doktoregaia. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza, Praktika Filosofikoen Institutuko eta Wonder Ponder Akademiako ikastaroak. NIAIA taldeko kidea eta Euskadiko Filosofia Olinpiadetako antolatzailea. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

June Retegi

Haur eta Lehen Hezkuntzan graduatua. Oi(h)artzun Filosofikoa ekimeneko antolatzaileetako bat. Lehen Hezkuntzako irakasle.

Maitane Nerekan

Filosofian eta Humanitateak eta Komunikazioan lizentziatua. Espainiako Haur Filosofia Elkarteko formakuntza. Bigarren Hezkuntzako filosofia irakaslea.

Xabi Salaberria

Lehen Hezkuntzan diplomatua eta Filosofia graduko ikaslea. Haur Filosofian eta Haur Literaturan formakuntza. Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Oi(h)artzun Filosofikoa taldeko antolatzaileetako bat.

harremanetarako

Imanol Alvarez

helbidea

Arrandegi kalea 2, solairuartea ezkerra. 20110 · Pasaia

telefonoa

612 345 678

gutaz

Euskal Herri mailan Haur Filosofiaren hedapena sustatu nahi dugu, eta bertako erreferente bihurtu.